2007/04/23

Matxismoa dohain?

Orain dela egun batzuk ari natzaio gai honi bueltaka. Bueno, ez da egia, lehenagotik, baina azken egunotan areagotu egin da.

Atzo edo, klasean geunden, ez dut gogoratzen Filosofian edo Gaztelanian izan, eta beti bezala haritik joan ginen. Azkenean, Ediporen konplejoari buruz hitz egiten bukatu genuen. Horren arabera, ume batzuek amarenganako erakarpen sexuala sortzen dute, aitaren irudiarekiko gorrota sortzearekin batera. Aipatu genuen, ere, bai gizonezkoek eta bai emakumezkoek gurasoen antzeko izaerak, usainak eta, batzutan, fisikoak bilatzen ditugula. Klaseko mutil bat, teoriarekin erabat ados, esan zuen:

Claro que sí, en las tías buscamos lo más parecido a nuestra madre: que sepa planchar, que nos prepare la comida…

Gaur arratsaldean, ikastolan jai bat ospatzen den bakoitzean egiten dugun bezala, Batxilergoko edifizioan ikasten dugun ikasle guztiak kalera atera gara eskularru eta poltsekin, guk sortutako zikinkeria guztia batzera. Hori esaten digute, behintzat. Nik egia esanda, ez dut deus sinisten, eta kanpoko jendea datorrenean itxura ona ematearren egiten dugula uste dut. Benetan garbitzearren izango balitz, ez genuke jaien aurretik egingo, baizik eta hilero edo hiruhilabetero. Arrazoiak arrazoi, frontoi atzera joan gara batxilergokoak, “erretzaileen gunera”.

Nik, egia esan, ez dut denbora askorik ematen hor. Baina noizbait egon naiz eta, hor ez bada, beste Ikastolako tokiren batean lurra zikindu dut. Hori dela eta gutxi batzuk jarri gara lanean, ahalik eta zigarro, paper, eta plastiko gehien batzera.

Jende gehienak, aldiz, ez du atzamarrik mugitu, nazka edo alferkeriagatik, berdin dio. Mutilak, ahalik eta urrunen joan dira, irakasleek potroak nola jotzen zituzten ikusiko ez zutelakoan. Neskak, batzen geunden inguruan geratu dira hizketan. Halako batean, tipoa bueltatu da eta esan die:

¿Veis cómo tenía razón? Las tías recogiendo y los tíos mirando.

Ni enaz oso oldarkorra baina, momentu horretan bate bat izan banu eskuetan, hortzik gabe utziko nuke. Matxismo nahikoa egon da mendeetan zehar gizartean, arbuiatuegia egon da emakumea eta gutxietsiegia dago oraindik gure adineko jendearen ahoan dohaineko etika eta balore faltak entzuteko.

Berdin dit brometan izatea edo benetan horrela pentsatzea. Bigarren kasua askoz higuingarriagoa da, dudarik gabe. Baina bietara onartzen zaizkio lekuz kanpoko oka horiek. Bai ikasleek eta bai irakasleek barre egiten dugu, bera delako, garrantzirik izango ez balu bezala.

Ni ez naiz emakumezkoa, eta hala ere mindu egiten naute horrelako komentarioak, zer pentsatu behar dute haiek orduan? Nora eramaten gaitu klasean gauza normaltzat hartzeak? Zer egin daiteke bere kontzientzia zakiletik burura igo eta esan duena astakeriari buruz hausnartzeko?

--------------------------------

Víctimas – Producto Interior bruto

Yo también soy mujer, tú también eres hombre. Yo también soy mujer, tú también eres hombre. Víctima del prejuicio cultural. Esclavx del sistema patriarcal. Victima del prejuicio cultural. Esclavx del sistema patriarcal.

Yo soy hombre, y no puedo llorar, ni expresar mis sentimientos con total sinceridad. Debo ser duro, futbolero y bebedor. Autoritario, los pantalones los llevo yo.

Yo no quiero ser así, yo quiero ser yo y ya está. No quiero seguir el juego de esta absurda sociedad. Yo no quiero ser así, yo quiero ser yo y ya está. Soy un animal humano que desea la igualdad.

Soy mujer y aparte soy ama de casa, esposa, madre y me visto con la talla 36, me echo cremas, me maquillo, uso tacones, me depilo, me avergüenzo de mi cuerpo y no preguntes el porqué. Si estoy despierta, estoy currando, ya sea en casa o cobrando, por supuesto, menos que mi compañero el varón. Mujer y hombre, ya es igual. Policía o militar.

Yo no quiero ser así, yo quiero ser yo y ya está. No quiero seguir el juego de esta absurda sociedad. Yo no quiero ser así, yo quiero ser yo y ya está. Soy un animal humano que desea la igualdad.

Víctima del prejuicio cultural. Esclavx del sistema patriarcal. Victima del prejuicio cultural. Esclavx del sistema patriarcal. Yo también soy mujer, tú también eres hombre. Yo también soy mujer, tú también eres hombre. Víctimas.

No hay comentarios: