Zure begiek mintzen naute. Ezinezkoa zait nini arteko borrokari luzaro eustea. Sortutako bide irudikari horretan zehar bihotzak sorturiko egoerak datorzkit. Atsekabeturik uzten dute nire bularra eta pixkat eroago pertsona. Erakarri ere egiten naute, baina, eta horrek polarizazio jasangaitza dakar. Beste edozein tokira begiratzera bultzatzen nauen indarrak ez dauka zereginik tinko eusten dioten txispen artean. Ni erdian. Bihotza samindurik, burua zoriontsu. Ez da alderantziz izango?
Zure ahoak beldurtzen nau. Esango duzuna espero ez dudanaren ezinegonak barneak astitzen dizkit. Neurrira egongo naizelako dudak. Ezpain horien artetik, jan nahi nituzkeen ezpain horien artetik, aterako diren hitz multzoen nondik norakoen ignorantziak lasaitasuna uxatzen du. Goxo zein krudel asntido ditzakete tinpanoak, lasai, suabe, baxu edo zaratatsu, mingarri, deseroso. Ezin dut halako egoera jasan. Begiek lehen itxarotea ahalbidetzen baitute, eta gogorragoa da kolpea gero.
Niretzako nahi zinduket, hala ere. Barne-barnean zerbaitek maitatzera narama. Min eta sufrimendu guztien gainetik, entzun ezin ditudan kritika bortitzak alde batera, begien edertasuna bakarrik gogoratuz, bentrikula eta aurikulak zuren izena bultzatzen dute gorputz osoan zehar.
Sentimendu mugaezin bihurtzen dute egoera. Odolean bertan zaude, odola bera zara. Bizitzeko ezinbestekoa zaitut. Elikatzeko, arnasteko, gozatzeko...
Zure begiek – Mikel Markez
Zure begiek mintzen naute.
Zure ahoak beldurtzen nau.
Niretzako nahi zinduket.
Sentimendu mugaezina.
Urontzi bat naiz,
noraezean dabilen urontzia.
Mila arroken kontra jo dut
baina beti korronteak
zure kostaldera narama.
Zure begiek...
Zu gabe ez naiz ezer.
Zu gabe zertarako bizi.
Bizitza hontan ditudan
helburu guztiak
ez dira ezer lortu gero
zurekin konpartitzen ez baditut.
Zure begiek...
No hay comentarios:
Publicar un comentario