2007 urteko zazpigarren hilaren zazpigarren egunaren arratsaldeko zazpi t'erdietan zazpi pertsona eszenatokian. Aurrean beste hamaika. Aulkietan batzuk, alboko horman besteak, lurrean gainerakoak. Haien artean ni, hiru kide alboan ditudala, zigarrotxoa esku batean eta tragoa bestean. Begiak eta belarriak adi, burmuina hegan.
Urtebeteko oroitzapenek alde egin dute bat-batean eta tokia libre utzi diete bihartik aurrerakoei. Etxetik kanpo berriz ere, baina bertan aldi berean, ezaguna baitut Nafarroako herri txiki honen xarma, inguratzen nauen jai giroa. Espero baino laburragoa izan beharko du oraingoan bisitak. Berdin dio. Nahikoa azken asteetako ezinegona motxilan gorde eta arnas lasai hartzeko. Lo, lo, deskantsoa, beharrizan eza eta bueltatxo bat gauean.
Bueltatxoa bai, ez baitut lortu gauak luzerako harrapatzea. Bira begira zegien orratza lehenengoan sakuak bildu ninduenean. Behera begira biak, aldiz, betilun edo, bigarrenean gorputza deskonektatzerako.
Etxera bueltan narama orain Donostian irentsi nauen busak. Hamazazpi gradu inguruan eguzkia lokartzen hasi deneko bederatziak eta hogeita zazpi minutuan. Hala dio, behintzat, aurrean dudan pantailak.
Bular barnea triste, nahi baino lehenago bukatu delako amets txikitxoa. Bihotza pozik, aste berriari indarrez ekiteko gogoz.
2007/08/17
Zazpiaren bueltan
Publicado por Opositivo el 8/17/2007 06:13:00 p. m.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario