Kalea negarrez dago. Triste ez, baizik eta malenkoniatsu. Gazia estarrian. Gozoa bihotzean, esperantzan. Urtebeteko oroitzapenak espaloietan, alde batetik bestera ibilian, noraezean.
Ni balokoitik begira, pasatutakoa bergogoratzen. Lur afrikrarretan izandako kakarraldoarteko lehen elkarrizketak, lehen pausuak, ezagupen urratsak. “Profundo”-en jaiotza, hirukotearen sorrera. Bi burugogorren kokapen geldoa, orekaren alde banatan.
Klaseosteko hainbat elkarrizketen testigu memoria. Ke artean izandako beste horrenbeste eztabaidaren lekuko. Metroak dei egin arte luzatutako hizketaldiak batzuetan, goizak batutakoak bestetan. Kuxinez apaindutako tabernan, itsasoari metroak lapurtu ostean ezarritako kaian, galiziar lurretan, barbakoa baten inguruko mahaietan, itsaslabar gaineko gotorleku alboan, edozein etxetako egongelan, bus baten barruan edo metroan bertan, mailez bestela, edota blogak komunikabide. Ez dira gutxi izandakoak, ez gutxi eta ez nahiko.
Urteak ospa egin du jada, nork ezango luke! Orain hamabi hilabete hegazkin bat hartzeko zain geunden, eguna noiz helduko, beste ikasbidai baterako bidean. Makina bat kritika ekarri zizkigun bidaiaren zain. Gure iritzia jakinez gero, gorriagoak zitezkeen kritikak ekarriko zizkigun bidaiaren zain.
Iragana da baina, denborarekin batera hegan egindako irudiak baino ez, garunean idatzitako esaldiak, baina, batez ere, bihotzean itsatsitako sentimenduak. Hankaz gora dago dana orain, buelta eman du sistemak. Azken uda honetan batera pasatutako ordu guztiek etsaia aurkitu behar dute hurrengo hilabetean behintzat, hilabetetan beharbada.
Bihotzeko gozoak dinozta elkar ikusiko dugula, esperantzari lotuta behin eta berriro xuxurlatzen dit, mantso, lasai, distantziak guk jartzen ditugula, ez bideak. Ziur, tinko aditzen dut erlazioa nahi dutenek baino ez dabela galtzen oihukatzen dudan ahotsa. Estarriko gaziak berriz, sahiestezina dela. Ikusi beharko. Etorkizuna irudipena izanik, guk dugu sortzeko pintzela. Izan beharko genuke, behintzat.
Badaezpada ere, hemen doakizue agur bero bero bat. Agur baino, gero arte esan beharko nuke, baina beherago dagoen abestiak ez dit holako aukerarik uzten. Adio lagunak!
Presta itzazue sorbalda, lepo eta masailak. Behin utzi neban inporta zitzaidan pertsona besarkadarik gabe ihes egiten eta ez dut horrelakorik errepikatzeko xederik. Hotzak gara gero! Uxatu beharko doguz behin batez baino ez bada, kontaktuaren mamuak.
NOTA: Argi dago, euskararekin jolastea ez da nire gaitasunetariko bat.
Adio laguna - Gozategi
Adio laguna,
aski ezaguna,
nork bete behar du zuk utzi
diguzun hutsuna?
Inoiz ez naiz damu izango
laguna izana,
gogoan daukat irakatsi
izan zenidana.
Jatorrean jator,
ez zen beste inor,
garen artean sendo dirau
gurekin iraunkor
Bizi indarra daukat, gartsu,
zenaren gorantzan,
berriro elkar ikusiko
dugun esperantzan.
4 comentarios:
Ez izan hain umila, uste dut oso ondo dagoela, eta oso ondo ere euskararen erabilera. arrazoi osoa duzu, eta bigarren argazkia edo marrazkia ezinhobea iruditzen zait. ea zuk iragarritakoa gertatzen den eta mamu edo harresi horiek apurtzen diren, ezta?
Oso ondo dago bai, asko gustatu zait, benetan da polita eta ez dut uste arazorik daukazunik. Nik beti sinisten dut gehiago norbanako bakoitzaren borondate eta nahiean distantzian edo denboran baino, batzuetan errealista ez naizela entzun behar izan dut, ez dakit, nahiago dut horrela. Gainera, orain hobeto ibiliko gara, Bilbo inguruaz gain orain Donostialdea ere gurea da mundua konpontzeko ta! Muxutxu bat!!!
Ez dakazu honuntz inoiz etortzeko esperantzarik ala? Nire agurra oraindik urrun dago eta honako hau erreklamazio hutsa baino ez da... baina bueno, bukatu egin nahi al duzu "Ke artean izandako eztabaidekin"? "Kuxinez apaindutako tabernara" joateko esperantzarik ez?... Ni handik egongo naiz ba, oraindik ez ditut eta komuneko esaldi guztiak kopiatu :).
Oso polita, zure idatzia. Geroarte ;)
Eskerrik asko hiruroi, ta sentitzen dot hain berandu erantzun izana. Baina bakizue zenbaitetan kostatzen zaidala ordenagailu aurrean idazten esertzea.
Berriz irakurtzean ez dago gogoratzen neban bezain txarto, baina jarraitzen dut deseroso egoten, eta hiztegiaren beharrarekin. Praktikarekin gaindituko dut beharbada. Hasi beharko naiz gehiago erabiltzen.
Azkenean iragarritakoa ez zen suertatu, egoera agertu ez zalako. Lotan zegoen bikotea hiri gela utzi nebanean. Hurrengo batean izan beharko du.
Hara joateko esperantza badekot, esan nion sugoiri pare bat gauza eramateko ya. Holan nik ez dodaz eraman behar :D. Baina nahi ta nahiez domeka gauetan ezin izango gara buelta bat ematen joan, eta uda honetan oso txarto ohitu nauzue.
Kutxinez apaindutako tabernarako irteerak bariku honetan hasi dira ya. Ni ezin izango naiz aste batzuk barrurarte joan. Baina ordutik aurrera fijo egin beharko naute :P.
Erreklamoak erlatiboak dira, interpretazioaren arabera. Uler dezala bakoitzak nahi dauena eta antzez dezala bere papela nahi erara.
Milesker erantzunengatik. Oraingoan behintzat izan duzue zeresana.
Publicar un comentario