Bizitzan zehar ditugun inflexio puntuek markatzen gaituzte. Gertakariek, egoerek, batzuek besteek baino gehiago, aztarnak uzten dituzte gure garunean, baina, batez ere, bihotzean. Bai onerako zein txarrerako izan, eta nahiz eta kontra egiten saiatu, oroimenera atxikitakoa alde batera botatzea zaila egiten zaigu, ezinezkoa askotan. Burura datozkigu behin eta berriro irudiak, esaldiak, keinuak…
Denborarekin, momenturo buruhauste izandakoak garrantzia galtzen du, flashback-en frekuentziak behera egiten du. Gertaturikoa atsegina izan ez bazen, limiteak ezarri genituen orduan, errepikatuko zen beldur, eta ahal genuen neurrian ekiditeko. Denborarekin, limiteok desagertuz doaz, onargarriak iruditzen zaizkigun jarreren eremua zeharo zabaltzen da, modu esponentzialean ia. Gogoek bultzatua, beharrizan bihurtzen dugu lehen axolagabetasunez ikusitakoa.
Orduan, konfiantzak egoera deskribatzen duen momentuan, aurrezarritako, lan handiz aurrezarritako eskemetatik kanpoko edozein gertakarik bueltan ekartzen du aipaturiko puntua, barnean gorderikoa azalarazten du. Horregatik zen inflexioa, azken finean.
Berdin dio zuzeneko erlazioa duen, edo giza garun ulertezinak eraikitako zentzurik gabeko lotura. Baina hor dago, bere ustez aspergarria den bizitzari irri egiteko prest edo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario