2008/02/01

Zorte on


Erdi itsu eta erdi lo ondino. Traketsak dira zure mugimenduak eta inuzenteak ekintzak momentuz. Hamaika begi dituzu begira, eta zuri bost. Inguratzen zaituzten irribarrei ere ez diezu jaramon egiten. Ulertzen ez duten negarrekin egiten diezu erantzun. Beste hainbat bezala sartu duzu burua hemen, gutxi batzuen poztasunerako, beste askoren axolagabetasuna dela medio. Makina bat bizipen dituzu aurretik, batek daki zenbat gauza ikustear, gertatzea. Ongi etorri su, ur, lur eta haizezko bola hando honetara. Kontuz ibili, ez baita erraza bere azaletik ibiltzea. Gozatu biziaz, zurea den bakarra da. Zorte on.

1 comentario:

Anónimo dijo...

mundu kuriosoa hau bai. zenbat ikusteko gero... zortea beharko bai...